Desiderata-ri buruz
Desiderata liburu ospitale bat da. Irakurmenaren eta liburu konponketaren bidez, pertsonak hesi eta ispiratzea bilatzen da, zainketaren garrantzia azpimarratuz.
Arte-edukiontzi hau aukera paregabea da bertaratuek irakurketaren ahalmena eta edertasuna deskubritzeko, sendatzeko eta hazkunde pertsonalerako tresna bat izan daitekeela jakiteko. Gainera, liburuak konpontzeko trebetasun erabilgarriak eta praktikoak ikasiko dituzte, gero haien egunerokoan aplikatu ahal izateko.
Fernando Pérez-ek, Bilboko Azkuna Zentroko programazio kulturaleko zuzendariak, eta Mama Crea konpainiak elkarrekin ekoiztutako proposamenaren sortzailea da Desiderata. Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak eta Mama Creak, berak, elkarrekin ekoiztua eta publiko denetarako egokitua.
Desiderata ospitalea 7 modulutan zatitua dago
Harrera
Hemen erizain/aktoreetako batek harrera emango die bisitariei eta ospitalearen funtzionamendua azalduko die eta baita honen berezitasunak ere. Ondoren orri-markatzaile bate mango zaie opari gisa, zeinek “sarrera-pultsera” bezala erabiliko dute ospitalea bisitatu ahal izateko.
Erizaintza
Espazio honetan, megafonia eta mikrofonoaren bidez bisitariek haien ahotsa erabiltzeko aukera izango dute. Poesia irakurriz gaixo dauden liburuak sendatzen lagunduko dute.
Boxen gela
Modulu honetan bisitaria oheetan ahul dauden liburu berezi batzuekin aurkituko dira. Hauek, ireki ahal izango dituzte barnean dituzten misterioak aurkitzeko, hauei irakurtzeko eta laguntzeko.
ZIU
Espazio honetan liburu hauskorrak daude, harreta berezia behar dutenak. Bisitariek beira baten atzetik ikusi ahal izango dituzte eta zulo batzuetatik eskua sartuz ikutu ahal izango dituzte kontuz-kontuz.
Jaioberriak
Espazio honetan erizainek paper birziklatua nola egiten den azalduko dute, paperari bigarren bizi bat emateko.
Itxarongela
Irakurmen espazio bat bezala pentsatua, bisitariek deskantzatu eta irakurri ahal izango dute bertan. Ebakuntza-gelako laborategirako prestatzen diren bitartean.
Ebakuntza - gela
Azken modulu hau tailer-laborategi bat da non bertako erizainak indikazioak emango dizkie parte hartzaileei expurgoak konpondu ahal izateko. (Expurgoak; gaizki edo zahar geratu diren liburuak edo liburutegietako katalogoetatik kanporatuak izan diren liburuak dira). Espazio honetan jolas bidez ikasiko dute, liburuak konponduko dituzte eta haiek egindakoa etxera eraman ahal izango dute.
Desiderata-ri buruz
Mama Crea arte eszenikoetara dedikatuak gauden konpainia bat gara, sektorean 30 urteko ibilbidea duena.
Konpainiaren ezaugarrietako batzuk dira; ikerketa eszenikoa leku ohikoetatik kanpo aurkezten direla, artea eta sormen aukera desberdinak direla eta proposamen diseinuak familietarako eta belaunaldi desberdinen arteko erlazioak sustatzeko pentsatuak daudela.